King Kong teoria - Virginie Despentes

King Kong teoria

Por Virginie Despentes

  • Fecha de lanzamiento: 2017-05-19
  • Género: Ciencias sociales

Descripción

Despentes p**a, Despentes proletarioa, Despentes punka, heteroaraudiaren bazterbideetatik abiatu, eta haren muinera heltzen da. Patriarkatu kapitalistaren kanpoko zirkulu marjinaletan dabilelarik, zirimola estutuz-estutuz joan, eta hara non begi-begiraino iristen den: XIX. mendean politikoki inposatzen diren genero-ereduen kontrako piztia da King Kong, generoen aurreko kaosa. Ez alferrik, feminitatea hipokrisia hutsa da Despentesentzat, otzan zuria izateko artea, emakumeen neurrira eginiko presondegi bat, eta neurriz kanpoko emakume munstroak sortzen ditu, behar ez bezalakoak, beti zerbaitegi: santuegiak edo putegiak, lodiegiak edo argalegiak, ergelegiak edo argiegiak... horiexek feminitatearen -egiak.